« Itzuli albistegira

Farsieraz, bigarren aldiz

2024-01-04  ¦  Albisteak

Persiera edo farsi hizkuntzan, Irango hizkuntzan, bigarren aldiz itzuli dute Bernardo Atxagaren lan bat. Obabakoak izan zen lehen farsierazko itzulpena, eta itzultzaile berak, Alireza Shafiee-Nasab-ek itzuli du Behi Euskaldun Baten Memoriak.

Farsieraz, bigarren aldiz

Irango Qoqnoos argitaletxe ospetsuaren Afarinegan haur/gazte literaturako markak atera du Behi baten memoriak (izenburu itzuli literala), azal ederreko edizioan.

Farsieraz badakizu, hemen aurki dezakezu.