« Back
"Astakiloen abenturak" Berriaren eskutik
2007-10-08 ¦ Argitalpenak
Gaur hasita, Atxagaren "Astakiloen abenturak" ipuin bilduma banatuko da BERRIArekin. Bernardo Atxagaren ipuinak dira, Jokin Mitxelenaren marrazkiekin. Orain dela 20 urte, 1987an, argitaratutako "Flannery eta bere astokiloak" bildumaren argitalpen berritua da.
Idazlearentzat oso nekagarria eta luzea izan zen lehenengo proiektu hura, oztopoz betea, eta emaitzarekin ere ez zen erabat pozik geratu. Bigarren edizio honetan, ordea, lotura gutxiagorekin lan egin ahal izan du Atxagak eta emaitzan ere nabarituko dela uste du.
Berria egunkarian elkarrizketa egin diote egileari proiektu honen inguruan.
"Orain atzera begira uste dut proiektu hori baldintzarik ez zegoen garai batean egin zela, eta horregatik izan zela hain nekosoa eta hain luzea. Nik uste dut lauzpabost urte joango zirela pentsatzen hasi, egin eta kaleratu zen arte. Eta nire irudipena da erdipurdika egin zela dena. Niretzako oso ongi dago bigarren aukera hau izatea. Hasieran, batez ere, marrazki bizidunetako gidoietarako egin ziren liburuak. Orain pixka bat berritu ditugu, Asun Garikanok egin du hor zuzenketa lan handia, eta baita estilistikoa ere. Orain ipuin forma handiagoa eman diegu. Ni pozik nago alde horretatik, bigarren aukera bat dutelako ipuin horiek."
Elkarrizketa osoa Berrian.