« Back

Bernardo Atxagak irabazi du 2008ko Mondello saria

2008-04-24  ¦  Sariak

Aste honetan jakinarazi denez, aurtengo Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi du. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez eman dio saria Atxagari.

Bernardo Atxagak irabazi du 2008ko Mondello saria

Orain dela aste batzuk jakin genuen 2008ko Grinzane Cavour saria Bernardo Atxagak jasoko duela. Oraingoan beste sari baten berri izan dugu, aurrekoa bezain garrantzitsua: Premio Letterario Internazionale Mondello-Citta di Palermo edo Premio Mondello.

Atzerriko idazleen kategoriako garailea izan da Atxaga eta aho batez lortu du saria Il libro di mio fratello liburuarengatik (Soinujolearen semea).

Mondello saria Banco di Sicilia fundazioak eta Andrea Biondo fundazioak sustatzen dute eta aurten 34. edizioa bete du. Orain arteko saridunen artean idazle handien izenak daude, besteak beste Nobel saria irabazi duten Josef Brodskji, Doris Lessing, Gunter Grass, Octavio Paz eta José Saramago. Irabazle guztien zerrenda PDF honetan (PDF, 150 Kb).

Epaia apirilaren 22an jakinarazi da eta sarien banaketa maiatzaren 23-24an izango da Palermon. Sari banaketaz gain, mahai-ingurua ere antolatu da irabazle batzuekin. Mahai-inguru horretan hartuko dute parte, Bernardo Atxagarekin batera, Andrea Bajanik, Antonio Scuratik, Flavio Sorigak eta Tzvetan Todorovek.

Informazio gehiago PDF hauetan:


Corriere della Sera

Azken asteotan Italian jaso dituen bi sariak direla eta, Corriere della Sera egunkarian elkarrizketa egin diote Atxagari. Hona hemen loturak eta elkarrizketa PDFan jaisteko aukera: