« Back

Atxagaren poesia ingelesez

2008-09-19  ¦  Poesia

Azken albisteetan Bernardo Atxagaren eleberri eta ipuinen berri eman dugu, baina poesiak ere ekarri dizkigu albiste interesgarriak, besteak beste, ingelesezko zenbait bildumatan argitaratu direla idazlearen poemak.

Atxagaren poesia ingelesez

Modern Poetry in Translation aldizkariak Atxagaren zenbait poema kaleratu ditu (Third Series Number Eight GETTING IT ACROSS Edited by David & Helen Constantine).

Bestalde, Graywolf Press argitaletxeak Estatu Batuetan ateratako poesia bilduman argitaratu dira beste hainbat poema (New European Poets. Introduction: Wayne Miller & Kevin Prufer).

Gainera, Unescoren Other voices literatur atalak ere Atxagaren poema batzuk atera ditu bere azken alean.

Azkenik, beste poema bat (Zebrak eta heriotza) Estatu Batuetako bilduma berezi batean azaldu da. AFTER SHOCKS. The Poetry of Recovery (Edited by Tom Lombardo. Sante Lucia Books, Atlanta). Sarean ere bada erreferentziarik.

Ingelesez ez ezik, italieraz ere argitaratuko da laster Atxagaren poesia. Idazlearen azken poema, Clementine, Italiako bilduma batean aterako dute aurten. "Rosso primo" (Curatore: Valerio Narboni). Bilduman doazen beste poeta batzuk: Antonio Gamoneda, Ales Steger, Valerio Magrelli, Clara Janes, Martha Canfield eta Lutz Seiler. Liburua Ricardo Bargellini pintorearen erakusketa katalogoa ere izango da.