« Back
Madrilgo Arabiar Etxean hizketaldia
2008-09-22 ¦ Hitzaldiak
Bernardo Atxaga Madrilen izango da bihar arratsaldean (asteartea) Madrilgo Arabiar Etxeak antolatutako mahai-inguru batean. Atxagak eta Milton Hatoum brasildarrak kultur identitateaz eta literaturaz jardungo dute.
Madrilgo Arabiar Etxeak (Casa Árabe-IEAM) mahai-ingurua antolatu du biharko, asteartea, bere egoitzan (Alcalá, 62, Madrid) arratsaldeko 19.30etan.
Mahai-inguruaren izenburua izango da Identidad y culturas en la literatura eta bertan izango dira Bernardo Atxaga euskalduna eta arabiar jatorriko Milton Hatoum brasildarra. Aurkezle eta moderatzaile lanetan, berriz, Arabiar Etxeko Karim Hauser arituko da.
Arabiar Etxeaz gain, Fundación Cultural Hispano-Brasileña elkarteak ere hartuko du parte antolatzaile lanetan.