« Back
"Ikuspegi goxoak" erakusketa
2009-01-23 ¦ Erakusketa
Bilbon dago ikusgai "Ikuspegi goxoak" erakusketa. Gabrielle Duplantier argazkilariaren lana eta Bernardo Atxagaren poemak elkarri eskua emanda. Urtarrilaren amaierara arte izango da ikusgai, Bilboko FNAC dendan.
Argazkilariak eta idazleak bat egin dute eta jaioterriaz mintzo dira. Gabrielle Duplantier lapurtarrak irudiak jarri ditu; Atxagak hitza eman die, "Poemas & híbridos" liburuko poemekin.
Atxaga eta Duplantierren erakusketa urtarrilaren 31 arte izango da Bilboko Fnacen. Ordutegia: astelehenetik larunbatera goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara.
Hortik aurrera ere egongo da aukerarik erakusketa ikusteko, beste herri batzuetara zabalduko baita.