« Back

"Zazpi etxe Frantzian"

2009-03-06  ¦  Argitalpenak

Gaur goizean aurkeztu da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean Bernardo Atxagaren nobela berria: Zazpi etxe Frantzian.

Gaur goizeko 11etan aurkeztu da Donostian Zazpi etxe Frantzian, Atxagaren azken eleberria (Pamiela, 2009). Aurkezpenean izan dira, idazlearekin batera, Frantxi Lopez Landetxe (KMko zuzendaria) eta Jose Angel Irigaray (Pamiela argitaletxekoa).

Liburua euskaraz argitaratu da lehenbizi eta apirilean beste hiru hizkuntzatara itzulita izango dugu: gaztelania, galiziera eta katalana. Liburu guztien azalak, argazki-galerian.

Atxagaren lan berri hau eten bat idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik, Atxagari orain arte idatzi diogunarekin alderatuta, erabat ezberdina. Hona hemen liburuaren hasiera:

"Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik...".