« Back

"Writing Europe" Bostonen

2009-04-30  ¦  Hitzaldiak

Bostongo Unibertsitateko (BU) IHS institutuak antolatuta (Institute for Human Sciences), Europako idazle eta artisten inguruko jaialdiak antolatuko dira 2009ko udaberrian zehar. Gaur, maiatzak 4, Bernardo Atxagak emango du hitzaldia Bostonen.

Jaialdiaren izenburua "Writing Europe" izango da eta AGNI aldizkaria izango da laguntzaile.

Ekitaldi guztiak irratiz emango dira (WBUR irrati-katean) eta Interneten ere jarriko dituzte. Urte amaierarako hitzaldien bilduma ere kalean izango da.

Atxagak herri txikien eta hizkuntza gutxituen ikuspegia emango du bere hitzaldian.

Gaur, maiatzak 4, Bostonen.