« Back
Göteborg-eko Liburu azoka
2009-09-23 ¦ Azokak
Gaur hasi eta datorren igandera arte bizi-bizi izango dira Göteborg (Suedia) hiriko kaleak. Liburu azoka ospatuko da eta hantxe izango da Bernardo Atxaga.
Aurtengo ekitaldia 25.a da eta Espainiako literatura izango da gai nagusia. Besteak beste, Isabel Allende, Bernardo Atxaga, Javier Marías eta Rosa Montero izango dira Suediako azoka garrantzitsu honetan, Göteborg Book Fair delakoan.
Lau egunean zehar, 900 stand, 40 mintegi eta beste hainbat ekitaldi eta hitzaldi jarraitu ahal izango dira Göteborgen.
Informazio gehiago:
- Programa (PDF, 6 MB, ingelesez)
- 25. ekitaldiko bloga