« Back
"Zazpi etxe Frantzian" Galizian saritua
2010-01-22 ¦ Sariak
"Zazpi etxe Frantzian" eleberriak itzulpengintza saria irabazi du Galizian. 2009. urtean galegora itzulitako lanik onena izendatu dute.
Fervenzas literariasek aste honetan jakinarazi ditu 2009ko lanik onenen sariak.
Guztira 21 sari banatu dira eta, horien artean, Galizierara itzulitako eleberrien sailean, Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian lanaren itzulpena izan da irabazlea.
Atxagaren lanarekin batera, Marķa Casaresen "Residente privilexiada" geratu da bigarren eta Orhan Pamuken "O museo da inocencia" hirugarren.
Sete casas en Francia eleberria apirilean argitaratu zen Galizian eta Faktoria K argitaletxeak kaleratu zuen.