« Back

Atxaga Lit&Lunch ekitaldian

2010-06-03  ¦  Jaialdiak

Bernardo Atxagak irakurketa egingo du Lit&Lunch izeneko programan. Ekainaren 8an izango da, San Franciscon (California, AEB).

Atxaga Lit&Lunch ekitaldian

San Franciscon (AEB) bere egoitza duen The Center for the Art of Translation (CAT) erakundeak antolatuta, irakurraldia eskainiko du Bernardo Atxagak datorren ekainaren 8an, eguerdiko 12.30etan, III Minna Galleryn. Idazleak Soinujolearen semea eleberriaren pasarte batzuk irakurriko ditu eta horren inguruan hitz egingo du bertaratutako guztiekin.

CAT elkartearen helburu nagusietako bat nazioarteko literatura bultzatzea da, horretarako argitalpenak, ikastaroak eta ekitaldi publikoak antolatuz.

Atxagaren ekitaldi honek Poets & Writers, Inc. elkartearen babesa jaso du, James Irvine Fundazioaren diru-laguntza bati esker.