« Back

Bernardo Atxagak "Xola eta Ameriketako izeba" kaleratu du

2011-05-24  ¦  Argitalpenak

Bernardo Atxagak Xola txakurraren laugarren abentura plazaratu du, "Xola eta Ameriketako izeba". Kontakizun errealista eta didaktikoa. Aurrekoak bezala, Mikel Valverde marrazkilariaren ilustrazio ederrekin.

Bernardo Atxagak

Ameriketako xarmaz, umorez eta errealitateari buruzko gogoetaz beteta dator Xolaren istorio berria, Erein argitaletxeak kaleratuta.

"Xola zoriontsu bizi zen, oso zoriontsu. Gogoak ematen zionean ateratzen zen etxetik, eta gogoak ematen zion lekura joaten zen. Gero, gogoak ematen zionean, etxerako bidea hartzen zuen, batzuetan poliki eta beste batzuetan azkar, zer eskatzen zion gogoak". Horrelaxe hasten da "Xola eta Ameriketako izeba" ipuina.

Xolaren 4. abentura da, lehenago ere argitaratu baititu Atxagak txakurtxoaren beste 3 ipuin: "Xolak badu lehoien berri" (1996), "Xola eta basurdeak" (1996) eta "Xola eta Angelito" (2004).

Atxagak duela 8 urte inguru hasi zuen Xola eta Ameriketako izeba kontakizuna, baina ipuina borobiltzea falta zitzaiola konturatu zen, harik eta Ameriketan izandako egonaldi batean berriro berreskuratu eta bukatu zuen arte.

Aurreko abenturetan bezala, Xola zoriontsu eta aske bizi da. Xolak harro esaten du txakur librea dela, baina Ameriketako izebak erakutsiko dio gauzak ez direla uste bezalakoak.

Hona hemen informazio gehiago, azken egunotan egunkarietan agertutako zenbait artikulu: