« Back

Bernardo Atxagak jaso du Carlton-Argital saria

2011-05-25  ¦  Sariak

Bilboko Carlton Hotelean banatu ziren Carlton Argital sariketa 4. edizioko sariak. Idazle eta argitaletxeen lana saritzeko sortu ziren eta aurtengo saridunen artean Bernardo Atxaga izan da.

Bernardo Atxagak jaso du Carlton-Argital saria

Carlton Argital sariak Bilbon banatzen dira urtero Euskadiko Editoreen Elkartearen eskutik, eta idazle zein argitaletxeen ibilbide profesionala eta bizitzan zehar egindako lana saritzeko asmoz jaio ziren.

Aurtengo 3 saridunak ondorengoak izan dira: Bernardo Atxaga, Javier Marías eta Itxaropena Argitaletxea.

Sari-banaketaren ostean, musikaz (Kepa Junkera, Iñigo Olazabal, Ibone Ibazeta...) eta poesiaz (Miren Agur Meaberen zenbait irakurketa) gozatzeko aukera ere izan zen. Eta, bukatzeko, Etorkizuna Dantza Taldeak Kaxarranka lekeitiarra ere eskaini zuen.

Informazio gehiago El País egunkarian eta Deian.