« Back
"Seven Houses in France" eleberriak arrakasta Estatu Batuetan
2012-10-01 ¦ Argitalpenak
Duela egun batzuk aurreratu genuen bezala, irailetik kalean da "Zazpi etxe Frantzian" eleberriaren ingelesezko azkenengo edizioa. Oso harrera ona gauzatzen ari da, gainera, Estatu Batuetan.
Aurreko asteetan adierazi genuenez, irailean argitaratu du Graywolf argitaletxeak "Seven Houses in France", Zazpi etxe Frantzian liburuaren azkenengo edizioa.
Egunek aurrera egin ahala, liburuaren inguruko iruzkinak ugaldu egin dira, eta guztiak ere Atxagaren lanaren balioa azpimarratuz.
Guregana iritsi diren azkenak hauexek dira:
- Three Percent webgunean. Rochester-eko Unibertsitatearen saila, nazioarteko literaturaren ingurukoa.
- Bookforum literatura aldizkarian.
- His futile preoccupation blogean.
- Counterpunch aldizkarian
- Startribune webgunean
- Library Journal aldizkarian.
Margaret Jull Costak itzuli du, Atxagaren ingelesezko edizio gehienak bezalaxe, 256 orrialde ditu eta Graywolf Press argitaletxeak kaleratu du. Ingelesez argitaratzen duen seigarren liburua du Atxagak. Azken honekin batera, lehenago ere argitaratuta zeuden beste hauek: Obabakoak, The Lone Man, The Lone Woman, Two Brothers eta The Accordionist's son.