« Back

"Soinujolearen semea" argitaratu da Grezian

2013-05-17  ¦  Argitalpenak

Aste honetan aurkeztu da Atenasen eta Tesalonikan Atxagaren azkenengo lana: Soinujolearen semea eleberriaren grezierazko itzulpena.

Bernardo Atxaga Grezian da aste honetan. Besteak beste, bere azkenengo lana aurkezten: Soinujolearen semea eleberriaren azkenengo itzulpena.

Izan ere, herenegun, maiatzaren 15ean, aurkeztu zen "Soinujolearen semea" Atenasen. Atzo, berriz, Tesalonikako liburu-azokan izan zen idazle gipuzkoarra.

Atxagaren laugarren liburua da Grezian. Aurrez, Obabakoak, Gizona bere bakardadean eta Zeru horiek ere argitaratu izan ditu grezieraz, guztiak ere Ekkremés argitaletxearen eskutik.

Bestalde, bihar hitzaldi bat emango du Atenasen, Euskal Herriaren historiaz eta egoeraz.