« Back
"Spot The Translator" lehiaketako bideo irabazlea, Atxagaren eta Muguruzaren abesti batekin
2014-09-25 ¦ Sariak
Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak (CEATL), C. Savelli eta A. Maldina italiarren Words Travel Words bideoa aukeratu du Spot The Translator lehiaketaren III. edizioaren irabazle. Bideo horretarako aukeratuta musika Javier Muguruzarena da eta hitzak, berriz, Bernardo Atxagarenak.
CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak, Cristina Savelli eta Alessandra Maldina italiarren Words Travel Words bideoa aukeratu du Spot The Translator lehiaketaren III. edizio honen irabazle.
Words Travel Worlds from cristina savelli on Vimeo.
Irabazleek bideo horretarako erabili duten abestia, aldiz, Bernardo Atxagak (hitzak) eta Javier Muguruzak (musika) sortutako abesti bat da, F. Forgesen moldaketa eta Benat Achiary-ren ahotsarekin.
CEATL elkarteak hirugarren urtez antolatu duen lehiaketak sortzaileei dei egin die bideo labur bizi eta burutsuak sor ditzatzen literatur itzulpenen askotariko ikuspegiak mundura zabaltzeko. Itzultzaileon sormena, lana eta garrantzia nabarmentzen zituzten bideoak eskatzen zituzten, eta, aurkeztutako bideo guztiek biltzen dituzten arren ezaugarri horiek, bat gailendu da denen artean: Words Travel Worlds.
Lan honek itzultzaileen eta irakurleen arteko loturak azaltzen ditu bideo eder batean. Italiarrak dira egileak, baina ziur asko musika ezaguna egingo zaizue...