« Back
Bernardo Atxaga Montpellierreko liburu azokan
2015-05-28 ¦ Azokak
Bihar hasi eta igandera bitartean egingo da Montpellierreko liburu azoka ezaguna, La Comedie du Livre. Bernardo Atxaga ere bertan izango da euskal literaturaren lekukotasuna utziz.
Aurtengo gai nagusia Iberiar Penintsulako literaturak izango da, eta azpimarratzekoa da euskarak bere lekua izango duela. Bernardo Atxagak hainbat ekitalditan hartuko du parte, eta ekitaldi nagusian euskarazko eta frantsesezko testuak irakurriko ditu.
Besteak beste, ondorengo ekitaldietan hartuko du parte Atxagak:
- Ostirala 14.30: "Explorer le monde, conquetes et voyages". Pedro Rosa Mendes, Alfonso Mateo-Sagasta eta Bernardo Atxaga.
- Ostirala 20.00: "Literatur tertulia Gazette kafetegian". Frédéric Aribit-ekin, euskal literaturaren egungo egoeraz.
- Larunbata 10.30-13.30: Literatur tailerra, "Découvrez le basque avec Bernardo Atxaga"
- Igandea 11.00: Panacée auditorioan. Irakurtaldia.
Horiez gain, datozen 3 egunotan hainbat ekitaldi eta jarduera izango dira Montpellierren: irakurtaldiak, mahai-inguruak, bilerak, tailerrak, bazkari-afari literarioak, erakusketak, eta abar.