« Back
Bernardo Atxaga, Koloniako "Poetica II" Jaialdian
2016-01-21 ¦ Jaialdiak
Datorren astelehenean hasiko da Koloniako literatura jaialdi ezaguna, Poetica II. Astebetez, mundu osoko idazleak bilduko dira Alemaniako hirian. Beraien artean izango da Bernardo Atxaga ere, zeinek lau ekitalditan hartuko duen parte, astelehenetik larunbatera bitartean.
Urtarrilaren 25etik 30era bitartean izango da aurtengo Poetica II literatura jaialdia. Koloniako Unibertsitateak antolatuta, Alemaniako Hizkuntza Akademiaren eta Hezkunza Ministerioaren laguntzarekin, Europa mailan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa da.
Aurtengoan ere kontinente osoko hamaika idazle bilduko ditu Kolonian, besteak beste, Yuri Andrukhovych (Ukraina), Georgi Gospodinov (Bulgaria), Lavinia Greenlaw (Erresuma Batua), Durs Grünbein (Germany), Paul Muldoon (AEB), Ilma Rakusa (Suitza), Ana Ristović (Serbia) edo Sjón (Islandia).
Bernardo Atxaga ere bertan izango da, 4 ekitalditan parte hartuz. Asteleheneko sarrera-ekitaldiaz aparte, astearteko ekitaldi nagusietakoan izango da, "Readings and Conversations with Bernardo Atxaga, Lavinia Greenlaw, and Paul Muldoon", Koloniako Liburutegian, iluntzeko 8etatik aurrera.
Ostiralean (urtarrilak 29) Wallraf-Richartz Museoan egongo da, "Readings and Conversations with the Poetica Authors and Authors from the German Academy for Language and Literature" ekitaldian. Eta larunbatean (hilak 30), ondorengo ekitaldian izango da, "Poetry Meets Scenery", non literatura eta antzerkia uztartuko diren.
EGUNERAKETA: Hona hemen Poetica jaialdiko ekitaldietako bat, Atxagaren parte-hartzearekin (Atxaga 48. minututik aurrera).
Poetica II jaialdiko egitarau osoa PDF honetan ere ikus dezakezu.
Koloniako "Kölner Stadtanzeiger" egunkariak Atxagaren poema hau aukeratu zuen Poetica II jaialdia aurkezteko.