« Back
"Declaración de Guillermo", Atxagaren ipuinarekin antzezlana sortu du Jose Cruz Gurrutxagak
2017-02-22 ¦ Antzerkia
Jose Cruz Gurrutxaga aktoreak "Declaración de Guillermo" ipuina hartu eta antzerkirako moldatu du. 1960ko hamarkadan Andaluziatik Euskal Herrira etorritako bi langileren historia kontatzen du Atxagak idatzitako ipuinak.
Bernardo Atxagaren ipuin bat oinarri hartuta antzezlan ederra sortu du Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak. "Declaración de Guillermo" lanean bi etorkinen istorioa kontatzen zaigu, hain zuzen ere 1960ko hamarkada hondarrean Cordobako Rute herritik Euskal Herrira lantegi batera lan egitera iritsitako Guillermo eta Peperen istorioa.
Hauek izango dira hurrengo emankizunak:
- Martxoak 2, Bilboko Begoña Udaltegian 19.30etan.
- Martxoak 23, Bilboko Barrainkua Udaltegian 19.30etan.
- Apiriak 11, Donostian Ernest Lluch K.E. (ordua zehaztu gabe). Emankizun honetan, Bernardo Atxagak eta Jose Cruz Gurrutxagak solasaldia izango dute ikusleekin.
- Abenduak 8, Ermuan (ordua zehaztu gabe).
Ilusioa, toki berriak, badaezpadako etorkizuna eta oroitzapenez beteriko maleta bat, etorkizun berria eraiki beharra, atzean utzirik maitasuna,... hori eta beste hainbat gai aurkituko ditugu lanean.
- Testua: Bernardo Atxaga
- Antzerkirako moldaketa: Jose Cruz Gurrutxaga
- Aktorea: Jose Cruz Gurrutxaga
- Zuzendaria: Susana Soleto
Ondoren atxikita aurkituko dituzue lanaren fitxa eta ezaugarri teknikoak:
- Trailerra Vimeon
- Kartela
- Fitxa tekniko eta artistikoa
- Argiztapena (PDF-1 eta PDF-2)
Declaracion de Guillermo - trailer from Jose Cruz Gurrutxaga on Vimeo.