« Back
Bilbon 2018ko urtarrilaren 13an egingo den manifestazioaren alde
2018-01-11 ¦ Adierazpenak
Bernardo Atxagak bat egiten du etzi larunbata, 2018ko urtarrilaren 13an, Bilbon egingo den manifestazioaren deialdiarekin.
Jakina da sorrera-sorreran justizia eta mendekua, nemesis, oso lotuta egon zirela, eta hala segitu dutela gero ere nonahi, neurri batean edo bestean. Alde horretatik, ez nintzen harritu Estatuak ETAn jardundakoei kastiguak ezarri zizkienean, batzuetan oso gogorrak. Baina nemesis hitza sortu zen leku berean, Grezia zaharrean, sortu zen hybris hitza ere, eta adierazten zuen “gehiegikeria”, “neurrieza”. Gizaki edo erakunde batek egin zezakeen huts edota infrakziorik handiena, omen.
…Ikusi, noiz eta gaur, ETA bukatu eta hainbat urte pasa diren honetan, preso eri batzuen egoera; ikusi presoen ahaide-adiskideak hamar-hamabi orduko bidaiak egiten berrogei minutuko bisita bat egiteko, eta bigarren hitz hori etortzen zait burura, hybris. Gehiegikeria da Estatuaren jokaera, ez du neurririk, ez da zuzena. Horregatik nago Bilbon 2018ko urtarrilaren 13an egingo den manifestazioaren alde.