« Back

"Soinujolearen semea" Japoniako Itzulpen Onenaren Sarietan izendatua

2021-03-23  ¦  Argitalpenak

Japoniako 7. Itzulpen Onenaren Sarietan finalista geratu da “Soinujolearen semea” (アコーディオン弾きの息子, 2020).

Orain arte liburuak oso harrera ona jaso du Japoniako irakurle eta kritikariengandik. Hainbat egunkari eta aldizkaritan agertu dira kritikak, liburu-dendetan bost izarreko balorazioa lortzen ari da, eta 2020ko libururik onenen artean geratu da Asahi Shimbun egunkarian.

Nami Kaneko itzultzaileak eraman zuen japonierara "Soinujolearen semea" eta 2020an argitaratu zuen Shinchosha (Nipon) argitaletxeak.