« Back
Xola guztiak, ale bakarrean
2023-05-10 ¦ Albisteak
Holaxe bizi da Xola azal gogorreko liburua argitaratu du Ereinek. 1995 eta 2015 artean Atxagak Xolaren abenturekin osatutako bost liburuak bat eginda daude edizio berri honetan. Aurkezpena egingo da datorren asteartean, maiatzak 16, Donostiako KMKn, 11:00etan.
Xola txakurtxoarenak euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, 1995etik aurrera argitaratuak:
- Xolak badu lehoien berri (1995)
- Xola eta basurdeak (1996)
- Xola ehitzan (2000)
- Xola eta Angelito (2004)
- Xola eta lapurra (2015)
Imgelesezko itzulpen batean, The Adventures of Shola liburu bakarrean argitaratu zen 2012ean, eta 2022an, Shogakukan argitaletxe japoniar ospetsuak bere edizio propioa aukeratu du, literatura unibertsaleko haurrentzako lan onenen bilduma batean sartzeko.
Ingelesezko edizioak izandako harreraren adibide, iruzkin hauek ere:
- «Xola karismaz eta ideia ausartez betetako izaki xarmagarria da, eta halakoxea da hari buruzko liburua ere» - The Book Bag
- «Xola mundu modernoko heroi miresgarri bat da» – Eileen Battersby, The Irish Times.
- «Aparta!» – The Guardian
- «Guztiz xarmagarria» – Independent Children's Books of the Year
- «Ilustrazio benetan ederrak eta hitz-jokoetan oinarrituriko umore zoragarria» – The Book Wars
- «Nortasun handiko txakur txiki baten balentriei buruzko istorio bilduma xarmagarri, dibertigarri eta bizi-bizia» – Daniel Hahn, PEN Atlas Books of the Year.
- Saritua, 2014an, Marsh Award for Children’s Literature in Translation sariketan.
Orain euskaraz ere azal gogorreko bilduma batean irakur daiteke, Ereinek argitaratua eta, noski, Mikel Valverderen ilustrazioekin.