« Back
Ostana saria jaso du Atxagak Italian
2023-07-20 ¦ Albisteak
Ostana sariak Italian ematen dituzte urtero hizkuntza gutxituetako literatura eta sorkuntza saritzeko. 2023ko Nazioarteko Saria Bernardo Atxagak jaso du. Ekain amaieran han izan zen Atxaga Ostanan (herri txiki bat eta tokiaren izena dute sariek), sarien ekitaldian.
Aurtengo Ostana sarituak izan dira:
- Sari berezia: Hawad, tamazight-tuareg hizkuntzko egilea.
- Nazioarteko saria: Bernardo Atxaga.
- Italiako hizkuntza gutxituetako saria: Liliana Bertolo Boniface (idazle franko-probentzala)
- Gazteen sarria: Blanca Fernández Quintana, asturierazko idazlea.
- Itzulpen saria: Moinca Longobardi (okzitaniera)
- Okzitanierazko sari berezia: Sarah Laurent-Zurawczak.
- Musika saria: Fiona Mackenzie (Eskoziako gaelikoa)
- Zine saria: Julie Perreard (Korsikera)
Italiatik pasatu delarik, sari hauek aipagai izan dira zenbait hedabidetan. Hauetariko batzuetan Bernardo Atxaga elkarrizketatu dute. Hona agerpen horietako batzuk jarraian. Eta behe-behean, Ostanako antolakuntzak Atxagari bideoz egindako elkarrizketa.
Il Venerdi:
Avvenire:
Il Manifesto:
La Repubblica - Robinson: