-
Francesco
“Arantzazu! Leku basatia, hura!”, hots egin zuen behin nire aurrean adineko nekazari batek, eta ez nintzen nire harriduratik atera harik eta 1950garren urtea baino lehenagoko paisaiaz ari zela konturatu nintzen arte. Nekazariak ez zuen oraingo dorrerik, apostolurik, beiradurarik ikusiko bere…
-
Antzarak, zenbakiak eta letrak
Euskaltzaindiarako sarrera-hitzaldian irakurritako hitzaldiaAsteasu, 2007-03-17 Antzarak ditut nik gogoan herri honetan bizi nintzen garaietatik, eta haiexek hartu nahi ditut aintzat orain ere, gaurko hitzaldi honetan. Hiztegiek diote ahatea bezalako hegaztia dela antzara, baina handiagoa, eta grisa duela lumajea, laranja kolorekoa…
-
Andimaren liburu bat eskuan
Liburu bat hartu nuen eskuan, eta pentsatzen hasi nintzen zein izan ote zen Euskal Herrian argitaratutako itzulpenen patua. Eskuan neukan harena, kasu, zeinek Virgilioren idazlanak osorik eskaintzen baitzituen: “Ibiñagabeitia?tar Andima?k lateratik euskerara” eramandako Unai-kantak eta Alor kantak, alde batetik, eta Aita Onaindiaren Enearenabestetik. Tarteka,…
-
Begira egien berriro
Begira egien berriro masustei,horma moreak egiten bideari,soseguan ixiltasuna brodatzen,Ainhoa;bete ezan horrelaudaren adar gorrietatikeskegita dagoen arratsa;ez ditungela hutsetako etxean aurkituko,ez ditunsentituko geroan,hire begietako erle urdinak elikatzen,hire aho multiplikatuaren antsiak zaintzen,Ainhoa;baina ez dun esan behar brodatzen(bordatzen, bordatzenkantatzen zinaten irule panpalek);Ainhoa ile beilegiispilu…
-
Kalatxoriak
Beren maitasunak errepasatzeko,hiriko kalatxoriakarratsero biltzen dira estazio aurrean; Beren memoria liburuansandalo lore batez seinalatzen dazubien etalapur zahartuen orrialdea. Eta on derizkieteteilatu pitzatuei ere,merkatu alboko hondakinei; Baina beren ekilibrista bihotzekzer maite dezaketegehien gehien;Zer,egunen mudapenamaiezina ezpada;Zer,egunen mudapeninfinitoa baino gehiago. Las gaviotas Todas…
-
La Pietá, baina alderantziz
La Pietá, baina alderantziz Gure izebak, eta gure ama maiteak berdin,berandu ohartzen ziren bizitzaren garrantziaz,hirurogeitamar urterekin, edo laurogeiekin,eta txoraturik aurkikuntza latz hura zela etanahastuta ibiltzen ziren hainbat hilabetez,bere semealabei bazkaririk prestatu gabesupermerkatuan gauza xelebreak erosiz,telefono dei amaigabeak nornahiri eginez;etxe atarian…
-
Adan eta bizitza
Adan eta bizitza Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan,eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz,negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala,eta Evagana zuzenduz “hil egingo naiz” esan zion oihuka,”gaizki nago, maite, hilurren, ez dakit zer gertatzen zaidan”. Harritu…