• Pariseko anuntzio bat

    Pariseko okindegi edo arropa garbitegietan eskura egoten diren ohar-astekari horietako batean irakurri nuen, Rencontres-Relations delako arloan: “JF (jeune femme), 43 ans, seule, aimerait rencontrer femme sobre, saine, propre, douce, aimant lingeries, aisée, genèreuse, voiture. Relations durables si affinités. Ecrire au journal. Ne…

  • Napoleonek idatzitakoa eta ohar bat

    Gogoeta hau aurki daiteke Napoleonek Santa Elena irlan idatzitako koaderno batean: “Ilargiaren argitan gertatu zen, gauaren bakardade sakonean. Bapatean, gorpu baten arropen azpitik ateratako txakur bat gugana oldartu eta bere babesera itzuli zen ia berehala, garrasi mingarriak eginez; aldika, bere…

  • Laguna

    Argia astekarian argitaratutako artikulua Zabaldu gaur goizean etxeko atea eta belar-ziri lodi eta txit berde bat aurkitu dut sarrailaren ondoan trabeska. Eskuak buruak baino azkarrago ibiltzen dakienez, behatzekin heldu diot zertan ari nintzen ere pentsatu gabe, eta hor non, ukitu…

  • Hotel Fointanebleau, Miami

    “En un lugar de la Mancha, de cuyo nombre no quiero acordarme”, esan zuen andre ahots batek, eta Antonio nire lagunak, unibertsitateko irakaslea bera, eta Cervantesen obran aditua, zirkin bat egin zuen, eta besotik heldu zidan. Miamiko Fontainebleau hoteleko harrera…

  • Hitzaldi baten hondarrak

    Argia astekarian argitaratutako artikulua Collodik hil egin omen zuen Pinotxo, jokoan egindako zorrak berdindu eta egunkari batekin sinatutako kontratua haustean, baina irakurleek, bere etxe atariraino hurbilduta, egurrezko umea berpiztera behartu omen zuten. “Gure Collodirena gloria ez bada, zer da orduan…

  • Aupa zaharrak

    Argia astekarian argitaratutako artikulua2004ko martxoa Behin, ikasle gazte nintzela, Budari buruzko aipamen bat irakurri nuen filosofiako esku-liburuan, zein arrazoi izan zituen jakintsu hark mundutik bereizteko: “Ikusi zituen Budak heriotza, eritasuna eta zahardadea, eta mendi bakarti batera erretiratzea erabaki zuen”. Albisteak…

  • Nora joan dira ilusio zaharrak?

    Argia astekarian argitaratutako artikulua Bizitzan bide bat hartzen dugunarekin batera beste bide edota bizimodu batzuk uzten ditugu alde batera eta betiko. Oro har, erabaki hori heldutasunaren ildotik ulertzen da: pertsona batek inozentzia galdu eta ametsak amets direla konprenituko luke, eta…

  • Nire lehen hizkuntza

    Haurtzaroko aldi labur batean hizkuntza erabat arrunta izan zitzaidan euskara. Ez nuen hari buruzko iritzi edo, gerora maiz bezala, kezkarik. Aitari eta amari atta eta ama deitzen nien, euriari ebi edo eguzkiari eguzki deitzen nien bezala, eta horretan erabakitzen zen dena, pertsonak eta gauzak izendatzeko modu “betikoaren” erabileran….

  • Mementum sacratum

    Argi astekarian kaleratutako artikulua Esan behar dut aurrena gure herrian izugarri igo dela elizaz ezkontzen direnen kopurua, eta horren arrazoia, ez oso metafisikoa, txerriak izan direla. Kontua da udaletxearen beheko solairuan ukuilu bat dagoela, eta ez dagoela mundu honetan ez…

  • Gula

    Hasier Etxeberria eta Luis de Jorge “Sukaldean” liburuaren egileei.Argia astekarian argitaratutako artikulua. Garai batean bekatu nagusia zen gula munduan, eta hamaika izen hartzen zituen bere izate sendo eta zabalean. Euskal Herrian bertan, sabelkeria deitzen zioten batzuk, eta besteak berriz gormandiza edo jalekeria. Elizak mehatxu batean…