Bernardo Atxaga, hizkuntza gutxituetako literatura eta sorkuntzako Ostana sarietako 2023ko Nazioarteko Sariduna.
Bernardo Atxagaren lehen liburua izan zen Ziutateaz, eleberri abangoardista edo genero nahasketa bat, Kriseiluk kaleratua 1976an bi liburukitan. Horren 50 urteak betetzen direla-eta, mintegia antolatu du Euskaltzaindiak bere egoitzan, Bilbon, datorren ostiralean, azaroak 13. Euskaltzaindiak argitalpena aztertzeko eta egileari gorazarre…

Udan argitaratu zen Hungarian Obabakoak narrazio bildumak izan duen azken itzulpena, hungarierarazkoa. Typotex argitaletxearen Világirodalom sailerako itzuli du Yvonne Mesterrek. Argitalpenaren harira, Margó Irodalmi Fesztivál literatura jaialdian izan da urri honetan Atxaga Hungarian. Bidaiak bide eman du Atxaga zenbait agerkaritan…

Bernardo Atxagak Granadako Poesía en el Jardín jaialdian parte hartu du aste honetan. Duela gutxi Federico García Lorcaren hilketaren 90. urteurrena izan delarik, Granadako poeta Atxagak eskainitako irakurketen artean egon zen, La Canción del Jinete poemaren euskarazko bertsioa errezitatu baitzuen….
