Albisteak
-
Atxaga Granadan, Lorca gogoan
Bernardo Atxagak Granadako Poesía en el Jardín jaialdian parte hartu du aste honetan. Duela gutxi Federico García Lorcaren hilketaren 90. urteurrena izan delarik, Granadako poeta Atxagak eskainitako irakurketen artean egon zen, La Canción del Jinete poemaren euskarazko bertsioa errezitatu baitzuen….

-
Obabakoak maleta batean, eta Tokion
Abuztuaren 1etik 5era bitartean, Tolosako TOPICek Tokioko PUK Txotxongilo Jaialdiaren 55. edizioan parte hartuko du, oso berezia den proposamen batekin: Bernardo Atxagaren Obabakoak bi maletatan eramatea, txotxongiloen bidez biziberrituta. TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da, irudimena eta berrikuntza protagonista dituen…

-
‘Enarak’ gazteleraz (‘Golondrinas’) eta itzulpen/edizio gehiago
Nazioarteko zenbait itzulpenekin hasi da 2026a. Golondrinas, Bernardo Atxagaren azken eleberriaren (Enarak, 2025) gaztelerazko itzulpena (Atxagak berak egina) apirilean kaleratuko du Alfaguara argitaldariak. Hungarian eta Italian ere badira nobedadeak.

-
Enarak: “Hau da testu azkendar bat”
Enarak eleberria kaleratu eta jarraian, Bernardo Atxagak zenbait aurkezpen egin ditu, eta elkarrizketa batzuk eskaini ere bai. Liburua kontestuan jartzeko pistak eman ditu autoreak horietan.

-
“Enarak” eleberria argitaratu du Bernardo Atxagak
Atxagak Enarak eleberria argitaratu berri du. Idazlearen hamaikagarren eleberria da eta aste honetan aurkeztuko da Bilboko Arte Ederren Museoan.

-
“Paradisuaren kanpoko aldeak” ingelesera itzuli dute: “Outside Paradise”
Bernardo Atxagaren liburu berriena, Paradisuaren kanpoko aldeak (2023), ingelesera itzuli dute. Francis Boutle Publishers argitaletxeak kaleratu du 2025 honetan, Outside Paradise izenburuarekin. Dagoeneko kritika positiboak jaso ditu, besteak beste Times Literary Supplement (TLS) agerkarian.

-
“Mo – Behi euskadun baten memoriak” erakusketa
“Mo – Behi euskadun baten memoriak” izeneko erakusketa didaktikoa ireki dute Nafarroako Liburutegian (Iruñea), eta maiatzaren 10a arte egongo da bertan. Bernardo Atxagaren liburua eta pertsonaia, Mo behia, dira protagonistak.

-
“Behi euskaldun baten memoriak”, Iranen saritua
Bernardo Atxagaren “Behi euskaldun baten memoriak” liburuaren persierazko itzulpenak saria jaso du Iranen. 2023-24 urteetako hiru liburu hautatuetako bat izan da Irango Haurren Liburuen Batzordearentzat.

-
Gaztetxoen literaturaz Gonagorri podkastean
Gonagorri Naiz Irratiaren laguntzarekin Galtzagorri Elkarteak ekoizten duen podkasta da, eta bertan izan da Bernardo Atxaga, bere lumatik sortutako haur eta gaztetxoentzako lanak komentatzen.

-
Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina Bernardo Atxagarentzat
Bernardo Atxagak Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina jaso du. Espainiako Ministerioak ematen duen domina 38 pertsona eta entitatek jaso dute 2024ko aldi honetan.
