Albisteak
-
Xola guztiak, ale bakarrean
Holaxe bizi da Xola azal gogorreko liburua argitaratu du Ereinek. 1995 eta 2015 artean Atxagak Xolaren abenturekin osatutako bost liburuak bat eginda daude edizio berri honetan. Aurkezpena egingo da datorren asteartean, maiatzak 16, Donostiako KMKn, 11:00etan.

-
Obabakoak (berriro) eta Kilker bat autopistan katalanez
Bernardo Atxagaren edizio berriak argitaratu dira martxoan katalanez. Obabakoak berrargitalpena da, noski, baina 2005koa izanik aurrekoa, aipatzekoa da Navonak kaleratu duen bertsio berria. Un grill a l’autopista artikulu bilduma (Folch & Folch ) da beste liburua. Biak Marta Hernández Pibernaten itzulpenak dira.

-
Bernardo Atxaga gonbidatu du Kubara Casa de las Américas erakundeak
Bernardo Atxaga Habanan izango da datorren asteazkenean, otsailak 22, Kubako kultura-erakunde ezagunenetakoa den Casa de las Américas delakoak gonbidatua.

-
Entzun Adan eta Bizitza asturieraz
Miguel Rodríguez Monteavaro idazle asturiarrak Bernardo Atxagaren Adan eta Bizitza poema itzuli du asturierara, eta baita grabatu ere, kolaborazio berezi bat tarteko.

-
Obabakoak aragoieraz argitaratu dute
Obabakoak ipuin bilduma aragoierara itzuli berri dute. Lehen aldia da Bernardo Atxagaren lan bat itzultzen dena hizkuntza honetara, Pirinioetako hizkuntza gutxituetan zaurgarriena.

-
Xola, munduko haur-liburu onenen artean
Shogakukan Japoniako argitaletxe ospetsu bat da, eta aurten bete ditu 100 urte. Mendeurrena ospatzeko, 125 haur-libururekin osatutako kaxa berezi bat argitaratu dute, eta ale horien artean, Bernardo Atxagaren Xola dago.

-
Munduko Liburuaren Hiriburuan, Guadalajaran (Mexiko)
Mexikoko Guadalajaren Munduko Liburuaren Hiriburua deritzon jaialdi literarioa egin ohi dute (“Capital Mundial del Libro”), aurtengo edizioan bertan izan zen Bernardo Atxaga urriaren 23tik 30era, egitarauko zenbait ekintzatan parte hartu zuelarik.

-
‘Etxeak eta Hilobiak’ ingelesera itzuli dute ‘Water Over Stones’ izenburuarekin
Bernardo Atxagaren euskarazko Etxeak eta Hilobiak eleberria ingelesera itzuli dure Thomas Bunstead-ek eta Margaret Jull Costak, “Water Over Stones” izenburuarekin. Bi argitalpen ikusi ditu itzulpenak irailean, bata Erresuma Baturako, eta bestea Estatu Batuetarako.

-
Bernardo Atxaga Kretan da, grezierazko bere azken itzulpena aurkezteko
Bernardo Atxaga Grezian da egunotan, Kreta uharteko Kania hiriko 1. Liburu Jaialdian. Bertan, gaur, ekainak 30, gaueko 22.00etan aurkeztuko du grezieraz argitaratu den bere azken itzulpena, Etxeak eta hilobiak eleberriarena.

-
Atxaga liburu-sinaketan Madrilgo Liburuaren Azokan
Madrilgo El Retiro parkean Madrilgo Liburu Azoka egingo da maiatzaren 27aren eta ekainaren 12aren artean. Bernardo Atxaga han izango da bere liburuan aleak sinatzen ekainaren 3an, 4an eta 5ean.
