Albisteak
-
Hautsi da Anphora, concierto-evento de Ruper Ordorika y Bernardo Atxaga
1980, Ruper Ordorika publica su disco Hautsi da Anphora basado en los poemas de Etiopia, el libro de Bernardo Atxaga. Este mes de marzo de 2022, ambos autores se reunen sobre el escenario para rehacer aquello.

-
Hautsi da Anphora” kontzertu-ikuskizuna
Martxoan zehar zenbait ekitaldi egingo dira Hautsi da Anphora” kontzertu-ikuskizunarenak. Ruper Ordorikaren 1980ko diskoa, Bernardo Atxagaren Etiopia liburuko poemetan oinarritua, eszenarako berregina. Musikariekin (Ruper & Mugalaris), idazlea bera taula gainean, Bernardo Atxaga.

-
“Tripas (y corazón) de la escritura”, Atxagak maiatzean Galizian emango duen idazketa-tailerra
La Plantación izeneko ekimenak antolatuta, “Tripas (y corazón) de la escritura” izeneko tailerra gidatuko du Bernardo Atxagak Sober herrian (Lugo, Galizia).

-
“Desioa”, Ata Pank eta Ate Punky ahate bihurrien bigarren liburua
Ata Pank eta Ate Punky ahate bikotearen abenturen bigarren atala kaleratu du Bernardo Atxagak, Mikel Valverderen ilustrazioekin. Durangoko azokan izango da salgai, Pamielaren mahaian.

-
Liber 2021 saria Bernardo Atxagarentzat
Idazle eta poeta gipuzkoarrak irabazi du aurtengo Liber 2021 saria. Urriaren 12an jasoko du saria editoreen LIBER azokaren ekitaldien barruan.

-
“Obabakoak”, maiatzeko liburu onenen artean Italian
Italiako aldizkari literario nagusienetako batek, L’indicek, maiatzeko liburu onenen artean zerrendatu du Obabakoak. Udazkenean berrargitaratu zen Obabakoak Italian eta otsailean ere urteko liburu onenen zerrendan sartu zuen La Repubblica egunkariak.

-
“Soinujolearen semea” Japoniako Itzulpen Onenaren Sarietan izendatua
Japoniako 7. Itzulpen Onenaren Sarietan finalista geratu da Soinujolearen semea (アコーディオン弾きの息子, 2020).

-
“Obabakoak”, Italiako liburu onenen zerrendan
La Repubblica egunkari italiarrak une honetako liburu onenen zerrenda osatu du eta bertan sartu du Bernardo Atxagaren Obabakoak (Lettere, 2020).

-
“Obabakoak” persieraz argitaratu da
Atxagaren lanik ezagunena, Obabakoak, Iranen argitaratu da lehenengoz, Alireza Shafiee-Nasaben itzulpenarekin.

-
“Memoirs of a Basque Cow” (‘Behi euskaldun baten memoriak’), 2020ko libururik onenen artean Erresuma Batuan
Albiste pozgarri batekin itxiko dugu 2020. urte hau. Izan ere, Memoirs of a Basque Cow (Dedalus, 2020), urteko libururik onenen artean kokatu dute Erresuma Batuan.
