Albisteak
-
“Obabakoak”, Alfaguararen edizio berezia Marta Cardenasen ilustrazioekin
Alfaguara argitaletxeak “Obabakoak” liburuaren edizio berezia argitaratu berri du.

-
Espainiako Letren Sari Nazionala irabazi du Bernardo Atxagak
Bernardo Atxaga idazleak jasoko du aurtengo Espainiako Letren Sari Nazionala. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Kultura Ministerioak banatzen du.

-
Bernardo Atxaga recibe el Premio Nacional de las Letras Españolas 2019
Bernardo Atxaga ha sido galardonado con el Premio Nacional de las Letras Españolas 2019 por “su contribución fundamental a la modernización y a la proyección internacional de las lenguas vasca y castellana”, según ha destacado el jurado.

-
Urriaren 16an aurkeztuko da Donostian “Etxeak eta hilobiak”, Atxagaren azkenengo eleberria izango dena
Bi urteko lanaren ondoren, datorren asteazkenean (urriak 16) argitaratuko da Atxagaren azken lana, Etxeak eta hilobiak. Frantziara fraideen eskola batera ikastera joan eta mutututa itzuli den nerabe baten istorioarekin abiatzen da eleberria. Egilearen hitzetan, “hauxe izango da nire azkenengo nobela”.

-
“Etxeak eta hilobiak” izango da nire azkenengo eleberria
Urrian argitaratuko da Etxeak eta hilobiak eleberria. Nire azkenengo nobela izango da. Pamielari esan diot jar dezala kartelean azken nobela izango dela hau. Urtetan pilatu zaizkidan ohar eta koadernoetan arakatu eta beste idazkera batzuk esploratu nahi ditut aurrerantzean; neurriz txikiagoak,…
-
Bernardo Atxaga Euskadi Irratian izan da: “Justizia da gauza bat; eta beste gauza bat da Justizia Espainian”
Bernardo Atxaga Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da. Beste batzuen artean hiru gai nagusi izan dituzte hizpide: “Soinujolearen semea” filmaren estreinaldia, aurten argitaratuko duen liburu berria, eta idatzi nahi duen hurrengoa, Altsasuko auziaren inguruan harilkatua. Madrilen gaia propio atera nahi…
-
Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria, Gutun Zuria Jaialdian
Hona hemen Gutun Zuria jaialdiko emanaldiaren bideoa.
-
“Soinujolearen semea”, Fernando Bernuések zuzendutako filma, laster zinemetan
Iritsi da ordua. Duela urte bete inguru hasi zen “Soinujolearen semea” pelikularen filmazioa eta aste honetan aurkeztuko da pantailetan. Atxagaren eleberrian oinarrituta dago filma, Patxo Telleria izan da gidoilari eta Fernando Bernués zuzendari. Ostiral honetan (apirilak 5) aurkeztuko da Donostian eta apirilaren 12an helduko da zinemetara.

-
“Lista de locos y otros alfabetos” berrargitaratu du Xordica argitaletxeak
Oso albiste ona gaur dakarguna. Xordica argitaletxeak Lista de locos y otros alfabetos liburua berrargitaratu du, Bernardo Atxagak duela 20 urte idatzitako lana. Datorren astean aurkeztuko da Madrilen.

-
Las aventuras de la perrita Xola, creadas por Bernardo Atxaga, en la lista “Wonderful Kids Books For Dog Lovers”
La comunidad EzvidWiki acaba de publicar una lista con los 10 mejores libros para amantes de los perros, entre los que ha incluído las aventuras de la perrita Xola (“The adventures of Shola”, Pushkin, 2013).
