Udan argitaratu zen Hungarian Obabakoak narrazio bildumak izan duen azken itzulpena, hungarierarazkoa. Typotex argitaletxearen Világirodalom sailerako itzuli du Yvonne Mesterrek. Argitalpenaren harira, Margó Irodalmi Fesztivál literatura jaialdian izan da urri honetan Atxaga Hungarian.
Bidaiak bide eman du Atxaga zenbait agerkaritan azaltzeko, hala nola Fidelion, Konyves Magazin aldizkarian, kritika bat Élet És agerkarian, eta beste kritika bat ere izan du Magyar Narancs aldizkarian. Azken honetan Csabai Maté kritikariak sinatu duen iruzkinetik, pasarte batzuk:
Yvonne Mesterrek itzulitako liburuari ezin zaio nobela deitu, hitz hoberik ezean, ipuin labur, gutun, pasadizo, oroitzapen eta buru-jolasen bilduma baizik. (…) Atxagak ere lotsarik gabe mailegatzen du: Borges, Cortazar, Calvino, Txekhov, Maupassant eta Conan Doyleren istorioak aipatzen eta eraldatzen ditu.
Galdera da, noski: izan daiteke bat nolabait lapur munduko literatura deitzen diogun altxor horrekin? Gai hau bereziki delikatua da euskal autore batentzat, hizkuntza erabat isolatua izanik. Egileak ez du euskal literatura ukitu gabea, “zaharra”, sortu nahi, Ossian bat bailitzan; baizik eta Borges, Calvino eta besteak jadanik ongi etorriak izan diren museo horretan sartu nahi du.”
Typotexen argitaletxearen webgunean: Obabakoak.
Hona Csabairen artikulua, hungarieraz moldatzen denarentzat.

