Abuztuaren 1etik 5era bitartean, Tolosako TOPICek Tokioko PUK Txotxongilo Jaialdiaren 55. edizioan parte hartuko du, oso berezia den proposamen batekin: Bernardo Atxagaren Obabakoak bi maletatan eramatea, txotxongiloen bidez biziberrituta.
TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da, irudimena eta berrikuntza protagonista dituen abangoardiako espazioa, txotxongiloen munduan nazioarteko erreferentea. Egitasmo honek, Obabakoak Maleta Batean 55x40x20 izenekoak, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean garatu da. Zenbakiak fisikoki eraiki diren bi maletaren neurriak dira. Maleta horietan, TOPICeko ondareko txotxongiloak eta euskal literatura unibertsala Japoniara eramango dituzte.
Ikus sustapen bideoa, maletak ikusteko.
