« Vuelve al blog

Texaco gasolindegia (I): Iragarpena kanpusari 2007ko irailaren 12an

29-10-2007  ¦  Nevadako egunak

Unibertsitateko Poliziak jakinarazi nahi dizu bi hartz ikusi dituztela kanpusean 2007ko irailaren 12ko goiz orduetan. Azken adierazpenaren arabera, hartz bat ibili da Virginia kaleko Texaco gasolindegiaren inguruan goizeko zazpiak hogei gutxi aldera.

Horrelako animaliarik ikusten baduzu, otoi EZ HURBILDU. Deitu 911ra. Gogoan hartu beste oharrok ere:

— Ez saiatu “hurbileko so” bat egiten.

— Hartza ez zokoratu.

— Bi lagun edo gehiago izanez gero, inpresio handiagoa egingo duzue elkarren ondoan egonda.

— Hots handiak egin, deiadarrak eta beste.

— Ez izan begi kontaktorik ahal dela, hartz batzuek mehatxutzat hartzen baitute hori.

— Ez jiratu eta ez korri egin.

Gogoratu: animalia horietako bat ikusten baduzu, otoi EZ HURBILDU. Deitu 911ra.

Jarraituko du

 

Enviar



E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik