"Debout dans Babel", Europarrak eta hizkuntzak
29-11-2007 ¦ Argitalpenak
Ons Erfdeel argitaletxe nederlandarrak liburu bat kaleratu du Europako hizkuntzen inguruan. Hamasei hizkuntzatan idazten duten hamasei idazleren hitzak bildu dira, tartean Atxaga eta euskara.
ONS ERFDEEL argitaletxeak liburu bat atera du ingelesez, frantzesez eta nederlandederaz. Izenburua, frantsesez: "Debout dans Babel. Langues en Europe" ("Zutik Babelen". Hizkuntzak Europan). Edizio landu eta ederra dauka.
Reinier Salverda antolatzaileak hala dio hitzaurrean: "(...) hizkuntza asko hitz egin daitezke, baina denok bakarrarekin hazten gara, gure etxeko hizkuntzarekin ("langue maternelle")".
Horixe izango da obra honen hari gidaria. Europako 16 idazle inbitatu dituzte bere etxeko hizkuntzarekin duten harremana azal dezaten; zer garrantzi duen hizkuntza horrek, eta baita gainerako hizkuntzek ere, bere lanean eta bere bizitzan, eta zein den hizkuntzaren egoera...
Europako hizkuntza nagusiekin batera (italiera, ingelesa...), euskara ere agertzen da, Bernardo Atxagaren hitzetan. Gainera, emigranteen beste bi hizkuntza ere aurkituko ditugu: turkiera eta bereberea.