Bernardo Atxagak irabazi du aurtengo Grinzane Cavour Saria
23-01-2008 ¦ Sariak
Bernardo Atxagak idatzi du 2008ko Grinzane Cavour saria. "Soinujolearen semea" (Il libro di mio fratello) liburuagatik jaso du saria. Italiako saririk ezagunenetakoa da.
Grinzane Cavour Sariaren epaimahaiak azken asteburu honetan eman du aditzera aurtengo irabazleen zerrenda.
Idazle atzerritarren kategoriako irabazleen artean Bernardo Atxaga aukeratu dute, Il libro di mio fratello ("Soinujolearen semea") liburuagatik.
Atxagarekin batera, beste bi idazle ez italiarrek ere jaso dute aipamena: Ingo Schulze alemaniarrak ("Vite nuove") eta Ljudimila Ulickaja errusiarrak ("Sinceramente vostro Surik").
Hiru irabazleen artean, irabazle nagusi bat ere izango da. Bere izena ekainean jakingo dugu, Grinzanen bertan egingo den ekitaldian.
Grinzane Sariak urtero ematen dira Cavourren (Piamonte), 1982az geroztik. Nazioartean izen handiko sariak dira eta, zenbait kasutan, Grinzane Saria irabazi duten idazle batzuek Nobel Saria irabazi dute ondoren, besteak beste, Jose Saramagok.