Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian
03-09-2008 ¦ Jaialdiak
Gaurtik eta igandera bitartean, Bernardo Atxaga Mantuako Liburu Jaialdian izango da, Italian.
Irailaren 3tik 7ra izango da aurtengo Mantuako Liburu Jaialdia (Festivaletteratura Mantova) eta hantxe izango da euskal idazlea.
Programa zabala da, urtero bezala, Mantuako jaialdiak aurkeztu duena. Atxagak lau ekitalditan hartuko du parte: poema irakurketa, jendeaurreko hizketaldia, Cesare Paveseri buruzko mahai ingurua eta "Vocabulario europeo" delakoaren aurkezpenean (idazle bakoitzak bere hizkuntzako hitz bat aukeratu du, eta Atxagak euskarazko ikasi izango du hizpide).