Xolaren ibilerak, Frantzian eta Italian
15-09-2008 ¦ Haur literatura
Xola txakurraren abenturen beste zenbait itzulpen eta argitalpen kaleratu dira azken asteotan: frantsesez, italieraz (audioliburua) eta gaztelaniazko berrargitalpena.
"Xola eta Angelito" liburua frantzeseraz atera da, Shola des villes Shola des champs (La Joie de lire, 2008).
Bestalde, "Xola eta lehoiak" ipuina italieraz kaleratu da, audioliburu formatuan ("Shola e i leoni"). Italiako Centro Internazionale del libro parlato izan da argitaratzailea, batez ere ume itxuengan eta dislesikoengan pentsatuz. Lehendik ere itzulita zegoen italierara.
Azken liburu hori gaztelaniaz ere albiste da, "Shola y los leones" liburuak 20. inprimaldia izan duelako (Barco de vapor bilduma, SM editores).
Bernardo Atxagak haurrentzat idatzitako liburuen artean Xola txakurraren ibilerak izan dira orain arte itzulpen eta argitalpen gehien izan dituztenak. Xolaren abenturak hainbat hizkuntzatan irakurri daitezke, besteak beste, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez, italieraz eta alemanieraz.