Bernardo Atxaga "Lettres du monde" jaialdian
15-10-2008 ¦ Hitzaldiak
Bernardo Atxaga Bordelen (Frantzia) izango da datozen egunotan. Lettres du monde jaialdiaren barruan hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtero munduko literaturak eta kulturak ezagutzeko eta aurtengoan Atxagak 4 ekitalditan hartuko du parte.
Lettres d'échange elkarte frantziarrak jaialdi interesgarria antolatzen du urtero: "Munduko eskutitzak" (Lettres du monde). Jaialdi horren helburua da munduko kulturak eta literaturak ezagutaraztea eta hainbat ekitaldi antolatzen dituzte asmo horrekin: hitzaldiak, irakurketak, mahai-inguruak, erakusketak, eta abar.
Aurtengo programaren barruan Bernardo Atxagak hartuko du parte. Lau ekitalditan, gainera:
- Bernardo Atxaga eta Enrique Vila-Matas
Urriak 17, ostirala, 19.30, Le Haillan Bibliothèque multimédia, rue de Los Héros
Idazle biekin batera euren itzultzaile André Gabastou eta Jean Laurenti literatur kritikoa ere arituko dira mahai-inguru honetan. - Shola et les lions
Urriak 18, larunbata, 11.00, Bordeaux Institut Cervantès, 57, cours de l'Intendance.
Atxagaren ipuina irakurriko da, euskaraz eta frantsesez. - Bernardo Atxaga eta Enrique Vila-Matas
Urriak 18, larunbata, 16.00, Bordeaux Institut Cervantès, 57, cours de l'Intendance
Mahai-ingurua. - Le Fils de l'accordéonniste et autres textes
Urriak 18, larunbata, 19.00, BORDEAUX Maison des Basques, 7, rue Palais de l'Ombrière.
Bernardo Atxagak eta Itxaro Bordak Soinujolearen semea eleberriko zenbait pasarte irakurriko dituzte, euskaraz eta frantsesez. Kepa Junkera izango dute lagun, soinu-joten.
Goiko horiek ez dira izango datozen egunotarako Bordele inguruan antolatu dituzten ekitaldi bakarrak. Izan ere, urriaren 23a arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Espainiako literaturak ezagutzeko. Guztira 60 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte liburutegietan, zinemetan, kultur-etxeetan, liburudendetan...