Zilarrezko Euskadi Saria Bernardo Atxagarenzat
06-05-2009 ¦ Azokak
Asteasuko idazleak irabazi du Donostian egindako azokako Zilarrezko Euskadi Saria, euskarazko atalean, Zazpi etxe Frantzian liburuagatik.
Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Donostian egindako azokan gehien saldu zen liburua izan zen Atxagaren azken lana, eta horregatik jaso du aurtengo Zilarrezko Euskadi Saria.
Gaztelaniazko atalean, Stieg Larsson-ek irabazi du, "Los hombres que no amaban a las mujeres" liburuagatik.