Atxaga PEN jaialdian
16-04-2010 ¦ Jaialdiak
Apirilaren 26an hasita PEN Festival delakoa ospatuko da New Yorken (AEB). Bertaratuko diren idazleen artean Bernardo Atxaga euskalduna ere izango da. Gainera, PEN Clubak Minneapolissen antolatutako beste ekitaldi batean ere hartuko du parte datozen egunotan.
Bernardo Atxagak pare bat ekitaldi eta hitzaldi izango ditu datozen egunotan Estatu Batuetan. Hasteko, hilaren 27an, Minneapolisera joango da hitzaldi bat ematera. Antolatzaileak: PEN Cluba, College of St. Benedict eta Loft Literary Center. Estatu Batuetan Atxagaren lanak argitaratu dituen argitaletxeak, Graywolf editorialak, Minneapolisen du egoitza.
Handik New Yorkera joango da, aurtengo PEN Festivalean parte hartzera. Lehenago ere pare bat aldiz gonbidatu dute Atxaga jaialdi honetara eta aurten ere 3 hitzaldi emango ditu. Astebetean 40 herrialdeko 150 idazle elkartuko dira ekitaldian.
Hauexek dira Atxagaren hitzaldiak:
- Apirilaren 29an: Writing, Speaking, Dreaming: Authors Talk About Language
- Apirilaren 30ean: Incognito: Writers and their Aliases
- Maiatzaren 1ean: War and the Novel
PEN Festivalaren inguruko informazio guztia bere webgunean.
Hor ez dira amaituko Atxagaren ibilerak Ameriketan, datozen 3 hilabeteetan Stanfordeko Unibertsitatean izango baita ikastaro bat ematen.