Atxagaren hitzaldia Cervantes Institutuan
13-09-2010 ¦ Hitzaldiak
Bernardo Atxaga idazleak hitzaldia eman zuen udaberrian Madrilen. Cervantes Institutuak antolatutako hitzaldi-sorta baten barruan eman zuen eta bideoa ikusgai dago Interneten.
Cervantes Institutuak hitzaldi-sorta antolatu zuen udaberrian Madrilen: El espacio ibérico de las lenguas.
Bernardo Atxaga izan zen lehenengo hitzaldia eman zuena, "El corcho y el ancla; escribir en lengua vasca hoy" izenburuarekin. Egun hartako bideoa sarean jarri du Cervantes Institutuak bere webgunean.
Atxagak euskararen eta euskal literaturaren ikuspegia eman ondoren, beste hizkuntza batzuen txanda izan zen. Programa osoa eta beste bideoak ere sarean daude.
Hitzaldi guztiak Madrilen izan ziren, Cervantes Institutuaren egoitzan. Juan Cruz eta Javier Rioyo izan ziren aurkezle eta hizlarien artean, Atxagaz gain, hauxek izan ziren: María Antonia Martín Zorraquino (gaztelania), Carlos Reis (portugesa), Xosé Henrique Monteagudo (galiziera), Teresa Cabré Monné (katalana), eta Ramón de Andrés (asturianua).