Obabakoak argitaratu da Korean
06-09-2011 ¦ Argitalpenak
Pasa den abuztuan ikusi du argia Obabakoak eleberriaren azken edizioak. Oraingoan korearrez argitaratu da.
Udaberrian aurreratu genuen bezala, Obabakoak liburu ezagunaren beste edizio batek ikusi du argia uda honetan.
Hyundae Munhak argitaletxe korearrak kaleratu du. Hona hemen fitxa korearra.
Hego Korean argitaratu den edizio berri honekin, dagoeneko 24 hizkuntzatan irakurri daiteke Obabakoak. Laster, gainera, beste bat ere gehituko da zerrendara, urrirako espero baita errusierazko edizioa.
Ingelesezko azken edizioak ere kritika ezin hobeak
Aurten bertan beste edizio bat ere ezagutu du lan honek. Izan ere, orain dela hilabete batzuk argitaratu zen Estatu Batuetan Obabakoak-en azken edizioa (lehenagotik ere hainbat edizio izan dira ingelesez, Ameriketan zein Erresuma Batuan). Oraingoan ere kritika ederrak ari da jasotzen: "...if someone had told me that I'd be able to take only one book of short stories with me on a long trip to a desert island, (...) I'd be gravitating toward this book, completely different from any collection of stories I've ever read, a volume containing so much variety and color in its subject matter, (...) and so much fascinating discussion about the nature of stories and story-writing that ultimately, I'd probably choose this one for the island trip".