"L'ottava casa" argitaratu da Italian
09-01-2012 ¦ Argitalpenak
Bernardo Atxagaren "Zazpi Etxe Frantzian" liburuaren italierazko itzulpena argitaratu da berriki, "L'ottava casa".
Urte aldaketarekin batera jakin dugu kalean dela jada Zazpi etxe Frantzian eleberreriaren azkenengo edizioa. Oraingo honetan italierazko itzulpena da.
Firenzeko Passigli argitaletxeak argitaratu du eta Paola Tomasinelliren itzulpena da. Izenburua zertxobait moldatuta argitaratu da, zazpigarren etxea zortzigarren bihurtu baita Italian.
Atxagaren lana oso ezaguna da Italia aldean, dagoeneko beste hainbat lan ere itzuli baitituzte italierara, besteak beste, Memorie di una mucca, L'uomo solo, Obabakoak, Dall'altra parte della frontiera (poesia bilduma), Il libro di mio fratello (Soinujolearen semea), Sotto un altro cielo, eta abar.
Gainera, Asteasuko idazleak Grinzane Cavour saria ere jaso zuen 2008an.