« Volver a la noticias

Elkarrizketa Bernardo Atxagari "Words without Borders" aldizkarian

28-05-2012  ¦  Hemeroteka

Words without Borders aldizkari digitalak elkarrizketa egin dio Bernardo Atxagari. Gaztaroko oroitzapenetatik hasita, bere ibilbidearen errepasoa egin du idazleak.

Elkarrizketa Bernardo Atxagari

Duela aste batzuk Bilbon izandako Gutun Zuria nazioarteko jaialdiaren aitzakiarekin (albistegi honetan bertan eman genuen horren berri), "Words without Borders" aldizkariak elkarrizketa egin zion joan zen astean Bernardo Atxagari, The Quality of the Fabric. Cristina Slatteryk egin zion eta sarean da irakurgai.

Bere haurtzarako eta gaztaroko kontuak gogoratzen ditu Atxagak, eta bere idazketa-prozesuaz ere mintzo da.

Besteak beste, bere libururik gogokoenak ere aipatzen ditu asteasuarrak: Bertold Brechten Poema hautatuak, Georg Christoph Lichtenbergen The Waste Books, Jean Itarden Rapports et memoires sur le sauvage de l'Aveyron, Samuel Becketten First Love, Jean-Jacques Rousseauren Les Confessions eta E.H. Gombrichen The Story of Art.

Read more: http://wordswithoutborders.org/dispatches/article/the-quality-of-the-fabric-an-interview-with-bernardo-atxaga#ixzz1wACp70Uu

Words without Borders aldizkariak nazioarteko literatura aztertzen, itzultzen eta argitaratzen du. Irakurleen eta idazleen arteko elkarrizketa literarioa du helburu.