Edinburgh International Book Festival
20-06-2012 ¦ Jaialdiak
Nazioarteko Literatura Jaialdirik handiena da urtero Edinburgh-en (Eskozia) antolatzen dutena, Edinburgh International Book Festival. Abuztuan izan ohi da, baina bihar (ekainaren 21) aurkeztuko dute aurtengo edizioa. Aurkezpen-ekitaldian Bernardo Atxaga ere izango da, nazioarteko beste zenbait idazlerekin batera.
Aurtengo Jaialdia abuztuaren 11tik 27ra bitartean izango da Eskoziako hiriburuan. Mundu osoko 800 idazle izango dira Edinburghen eta 750 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira aste horretan zehar.
Poeta, eleberrigile, zientzilari, filosofo, kirolati, irudigile, musikari, ekonomilari, Nobel saridun, historialari, ekologista,... denetarik bilduko da Eskoziako jaialdi erraldoi honetan, betiere helburu bakarrarekin: irakurleak eta idazleak elkarren aurrean jarri eta guztien arteko eztabaida, ideia-trukea eta hausnarketa sortzeko.
Abuztuko ekitaldian izango diren idazleen artean Atxaga ere izango da. Baita biharko ekitaldian ere, ekainaren 21ean, non aurtengo edizioaren aurkezpena egingo den.
Sarreren salmenta datorren astean hasiko da, ekainaren 29an.
Informazio guztia Jaialdiaren webgunean.