Atxagaren ipuin bat "Best European Fiction 2013" bilduman
07-03-2013 ¦ Argitalpenak
Atxagaren ipuin bat, "Pirpo eta Txanberlain hiltzaileak", 2013. urteko literatur lanik onenen bilduman sartu dute. Aleksandar Hemonek editatutako "Best European Fiction 2013″ bilduma ospetsuan sartu dute, urteko Europako fikziozko testu aipagarrienen artean.
Aipaturiko ipuina, "Pirpo eta Txanberlain hiltzaileak", Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberrian kaleratu zen aurrenekoz. Ondoren, berriki, The Paris Review aldizkarian ere argitaratu da, ingelesera itzulita. Aldizkari hori ingelesez idazten den literaturari buruzko aldizkari entzutetsuenetarikoa da.
Oraingoan, berriz, Aleksandar Hemonek editatutako “Best European Fiction 2013″ bilduma ospetsuan sartu dute, urteko Europako fikziozko testu aipagarrienen artean. Albiste ezin hobea, hortaz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen: