« Volver a la noticias

Bernardo Atxaga Katedraren barruan ekitaldiak New York-en

09-10-2013  ¦  Jardunaldiak

New York-eko CUNY Unibertsitatean ezarrita dagoen Bernardo Atxaga Katedran, mintegian ari dira egiten aste honetan, Etxepare Institituaren laguntzarekin. Unibertsitateko katedra hau 2011. urtean ireki zen.

Bernardo Atxaga Katedraren barruan ekitaldiak New York-en

Mintegiaren edukia nagusia Jasone Cenoz EHUko irakasle gonbidatuak zuzenduko duen zikloa da: "Multilingual Education: Basque and International Perspectives", urriaren 7tik 11era bitartean. Jorratuko duen gaia hezkuntza eleanitza izango da, euskal zein nazioarteko ikuspegitik. 10 orduko ikastaroa eskaintzen ari da Cenoz.

Asteko beste osagarri bat kultur programa ireki bat izan da: "Languages in Contact, Communities in Coexistence". Zenbait adituk parte hartu dute horretan: Jasone Cenoz (UPV/EHU), Jacqueline Urla (University of Massachusetts, Amherst) eta Itziar Idiazabal (UPV/EHU – UNESCO Chair on World Language Heritage).

Galizia, Kataluniako eta Euskal Herriko hizkuntza politikak ere aztertu dituzte Patxi Baztarrikak (EJko Hizkuntza Politikarako Sailburuordea), Anxo Lorenzok (Galiziako Xuntako Kultura Idazkari Nagusia) eta Eva J. Daussàk (State University of New York at Buffalo).

Informazio gehiago, Etxepare Institutuaren webgunean.