Atxaga, ARTE katearen Idazleen Europa sortako dokumentaletako batean
25-11-2013 ¦ Hedabideak
ARTE telebista kateak aurten ekoitzi duen L'Europe des écrivains dokumental sortan (Idazleen Europa), Bernardo Atxaga agertuko da asteazken honetako emanaldian, azaroak 27, 22:45etan. Hizkuntzen arabera izan gabe, estatuka daude antolatuta dokumentalak, eta Espainiako atalean agertuko da Atxaga, beste bi idazlerekin batera, Juan Goytisolo eta Manuel Rivas (idazle galiziarra hau).
Atxaga agertuko den atal hau Carmen Castillok zuzendu du (dokumental sortako herrialde bakoitzak bere zuzendari propioa izan du, ikus prentsako txostena PDF formatuan).
Emanaldiaren ondoren, ARTE TV webgunean deskargarako aukera egongo da, ordainduta. Aurreko atal bat adibide gisa, hemen, Irlandakoa.
Hona atalaren minutuko bateko aurrerapena: