"Zazpi etxe Frantzian" Albanian argitaratu dute
07-01-2015 ¦ Argitalpenak
Pasa den abenduan aurkeztu dute Tiranan Zazpi etxe Frantzian (Pamiela, 2009) eleberriaren azken edizioa, oraingoan albanieraz.
"Shtëpia e tetë" du izenburu, eta eleberriak ezagutzen duen 9. hizkuntza da, aurrez beste hauetan ere argitaratu baitzen: euskara, gaztelania, katalana, galiziera, frantsesa, daniera, ingelesa eta italiera.
Liburua argitaratu duen argitaletxea IDK (Instituti i Dialogut & Komunikimit) da, eta editorearen izena Piro Misha. Itzultzailea, berriz, Bashkim Shehu.
Lehenago ere Atxagaren zenbait liburu argitaratu izan dira Albanian, besteak beste, Obabakoak eta Behi euskaldun baten memoriak.