"Soinujolearen semea" argitaratu da Japonian
02-06-2020 ¦ Argitalpenak
Soinujolearen semea (Pamiela, 2003) eleberriaren japonierazko itzulpena argitaratu da duela egun gutxi Japonian.
Shinchosha argitaletxeak Soinujolearen semea argitaratu berri du, japonieraz.
Nami Kaneko izan da itzultzailea. Japonierazko itzulpen honekin, dagoeneko 17 hizkuntzatan irakurri daiteke Soinujolearen semea (Pamiela, 2003), besteak beste, ingelesez, italieraz, turkieraz, bulgarieraz, nederlanderaz, danieraz, errusieraz eta suedieraz.
Japonieraz irakur daitekeen egilearen bigarren liburua da. Aurrenekoa Obabakoak izan zen (Chuokoron-Shinsha, 2004).